Humanitate Digitalak eta Hezkuntza

HUMANITATE DIGITALAK eta HEZKUNTZA

Hizkuntza-datu digitalak (idatzizkoak, ahozkoak eta multimodalak) egoki kudeatzeko laguntza ematea da gure helburua bai Humanitate, Zientzia Sozial eta bestelako ikertzaileentzat, bai hezkuntzan ari diren irakasleentzat eta hezitzaileentzat.  Horretarako, diziplinarteko hainbat ikerketa-proiektutan parte-hartuko dugu elkarlanean hizkuntza-datuak eskainiz edo mantenduz eta hizkuntza prozesatzeko tresnak sortuz edo egokituz. Horrez gain, lankidetza horietako proiekturik esanguratsuenak nola egin diren erakutsiko dugu, lortutako jakintza zabaltzeko.

Bide hori Euskal Herriko gainerako lagunekin egin nahi dugu CLARIN-K eta Ixa Taldean lorturiko jakintza zabalduz. Batez ere euskararentzat garatuko ditugu hizkuntza-datu digitalak eta tresnak, baina beste hizkuntzak ere landuko ditugu: ingelesa, frantsesa eta gaztelania, besteak beste.

Pages