Gizaki-Ordenagailu Elkarrekintza

Gaur egun konputagailuek gure eguneroko bizitzako alderdi guztietan dute eragina. Geroz eta ohikoagoa da ordenagailu bat ez duen pertsona bat ere gailu teknologiko edo nolabaiteko konputazio-sistema batekin topatzea bere egunerokoan. Eguneroko honetan, gizaki eta konputagailuen arteko interakzio moduak eta beharrak aldatzen doaz etengabe, eta horregatik, gizaki-ordenagailu elkarrekintza kontuan hartu beharreko alderdi garrantzitsua da konputagailu-sistema baten diseinuan. Gizaki-ordenagailu elkarrekintza arloaren helburua interakziorako metodo eta teknologia berriak garatzea da, konputagailuen interfazeak seguruagoak, erabilgarriagoak eta eraginkorragoak izan daitezen.

Hori dela eta, konputagailuen interfazeak geroz eta adimentsu eta aktiboagoak dira. Guk lengoaia naturalaren bidezko interakzioetan oinarritutako interfazeen garapenean dihardugu, hala nola, elkarrizketa-sistemak garatzen gabiltza.

LIHLITH proiektuan parte hartuz, alde batetik, iraganeko interakzioetan oinarrituz etengabe ikasten doan elkarrizketa-sistema bat garatuko dugu eta, bestetik, elkarrizketa-sistemak garatzeko erabilgarria izango den datu-multzo bat sortuko dugu. Azken lan honi lotuta, Google Faculty Research Award saria lortu dugu. Gainera, enpresekin harreman estua dugu transferentzia teknologikoa sustatzeko.

Pages