Itzulpengintza Automatikoa

2000. urtean hasi ginen itzulpen automatikoan ikertzen eta harrezkero arlo horretan garatzen ari diren paradigmak jarraitu ditugu: lehenik RBMT (Erregeletan Oinarrituriko Itzulpen Automatikoa), gero SMT (Itzulpen Automatiko Estatistikoa) eta gaur egun NMT (Itzulpen Automatiko Neuronala). Batez ere, euskaratik eta euskara eginiko itzulpenean landu ditugu; izan ere, interes komertziala izateaz gain, erronka garrantzitsua da hainbat arrazoirengatik: euskal morfologiaren konplexutasuna, perpauseko osagaien ordena librea eta baliabide urriak. Emaitzak oso onak izan dira, eta garatutako tresnak merkatuan erabiltzen ari dira. Matxin, OpenTrad eta Modela dira gure partaidetzarekin sortutako markarik adierazgarrienak.

Euskararekin lortutako emaitza bikainez gain, beste talde eta enpresa batzuekin elkarlanean aritu gara beste hizkuntzetarako itzulpen automatikoa hobetzeko.

Azken urteotan, itzulpen automatikoa egin dugu gainbegiratu gabe, eta eragin zientifiko handia lortu dugu (Science aldizkarian erreferentzia).

Pages