Testuen analisia
Hizkuntza analisirako tresnak testua automatikoki analizatzeko erabiltzen diren software moduluak dira. Modulu hauek ezinbestekoak dira testutik informazioa automatikoki erauzi nahi bada, eta testu-mehatzaritza helburu duten programek oinarrizko moduluak konbinatuz osatzen dira.
HiTZ zentroak tresna linguistiko ugari garatu ditu hizkuntza askotarako, bai oinarrizko tresnak (tokenizatzeilak, entitate-izendunen ezagutza, etab), baita sentimenduen analisia edo berrien testuetatik gertaerak automatikoki erauzteko software konplexua ere. Software linguistikoa exekutatzeko plataforma banatuak ere garatu ditu, egun sortzen diren testu kopuru izugarria denbora laburrean analizatzeko gai direnak.
IXA-pipes HiTZ zentroaren baitan garatutako Lengoaia Naturaleko Prozesamendurako tresneria da, hainbat hizkuntzatarako analisi linguistikoa burutzen duena. IXA-pipes sendoa eta erabil erraza da. Haren bidez, erabiltzaileak --dela LNPko ikertzailea, dela industriako enpresa txiki edo ertaina-- aukera du oinarrizko analisi linguistikoa zortzi hizkuntzatan gauzatzko.
Euskararako tresna automatikoak garatzea HiTZ zentroaren helburu estrategikoen artean kokatzen da. Horrela, zentroak euskararako gaur egun dagoen tresna sorta zabalena garatu du, zeinaren bitartez euskara analizatzeko edota informazio erausteko aplikazioak garatu ahal diren.