Lan eskaintzak

  • "Implementación de un conversor de texto a voz neuronal embebido"

Taldeak sare neuronaletan oinarritutako ahots-sintesirako teknologia du, eta, gainera, ahots sintetiko pertsonalizatuak sortzeko aukera ematen du, pertsonalizazio-maila handiarekin. Ahots horiek interes handikoak dira ahozko desgaitasuna duten pertsonentzat. Garatutako teknikek prozesamendu-txartel espezifikoak erabiltzea eskatzen dute, kalkulu-ahalmen handikoak. Horrek eragotzi egiten du erabiltzailearen terminalean bertan kalitate handiko ahots pertsonalizatu horiek erabiltzea. Proposatutako lana estrategiak ikertzea da, kalkulu-beharrak murrizteko eta ahots neuronal sintetikoak gailu mugikorretan integratzea ahalbidetzeko. Egin behar diren ekintzen artean:

-        Taldeak dituen TTS sistemen funtzionamendua ulertzea eta haien memoria- eta kalkulu-beharrak ebaluatzea

-        Sare neuronalen hainbat arkitektura gailu mugikorretan ezartzeko aukerak aztertzea eta horien prestazioak, kalitateari eta abiadurari dagokienez.

-        Hautatutako arkitektura gailu mugikorretarako plataforma batean inplementatzea edo eramatea eta errendimendua ebaluatzea.

 

12 hilabeteko lanaldi osoko kontratua eskaintzen dugu, partzialki on­­-line lan egiteko aukerarekin. Kontratu hau Eusko Jaurlaritzaren Investigo programaren barruan


If you wish to be considered for any future postdoc positions, please send your CV to: hitz@ehu.eus