HiTZ: Hizkuntza Teknologiako Euskal Zentroa
HiTZ erreferentziazko zentroa da Hizkuntza Teknologietan. Helburua du ikerketa, prestakuntza, transferentzia teknologikoa eta berrikuntza sustatzea hizkuntza eta ahotsa ardatz duten adimen artifizialean. Diziplina anitzeko taldea gara: informatikariak, hizkuntzalariak eta ingeniariak. Ixa eta AhoLab ikerketa-taldeek osatzen dute HiTZ zentroa. Biak ere Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) taldeak dira eta Euskal Herrian Hizkuntzaren Teknologien arloko eragile nagusiak izan dira, sortu zirenetik 1988an eta 1998an, hurrenez hurren. Ikerkuntzan liderra da HiTZ Espainian, eta taldekide ditugu Informatikako Ikerketa Sari Nazionala irabazitakoa, Association for Computational Linguistics-ek —arloko elkarte profesional nagusiak— Europan dituen 15 fellowetako bat, bai eta Adimen Artifizialari buruzko Europako tesirik onenaren saria irabazitakoa ere (EurAI 2020).
Hauek dira aplikazio alor garrantzitsuenak: