ikerketa taldeak
Ixa ikerketa-taldea diziplina anitzeko taldea da, 25 urte baino gehiagoko esperientzia duena. Gaur egun, 33 informatikarik, 13 hizkuntzalarik eta ikerkuntzan laguntzeko 3 teknikarik osatzen dute. Taldeko irakasleak unibertsitateko 6 sailetan banaturik daude: Hizkuntza eta Sistema Informatikoak, Konputazio Zientziak eta Adimen Artifiziala, Konputagailuen Arkitektura, Elektrizitatea eta Elektronika, Euskal Hizkuntza eta Komunikazioa, eta Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika.