ikerkuntza proiektuak


MT4All
(2020 - 2021)

MT4All CEF ekintzaren helburua baliabide gutxi dituzten hizkuntzetarako EBn interes publikoko eremuetan, hala nola e-Health eta e-Justice, baliabide elebidunak sortzea da (hiztegi elebidunak eta itzulpen automatikoko sistemak). Datu elebakarretan oinarrituta, MT4All-ek gainbegiratu gabeko itzulpen automatikoaren azken aurrerapenak aplikatuko ditu hiztegi elebidunak eta itzulpen-ereduak sortzeko. Baliabide elebidun berriak CEF Automated Translation Building block-eko gaur egungo itzulpen automatikoko motorrak hobetzeko erabiliko dira, baita baliabiderik ez duten hizkuntza-pareetarako edo domeinuetarako motor berriak eraikitzeko ere.



Webgunea: http://ixa2.si.ehu.eus/mt4all
Erakundea:  European Comission
Ikerlari nagusia: Gorka Labaka
Partaideak
Eneko Agirre, Nora Aranberri, Iakes Goenaga, Uxoa Iñurrieta, Gorka Labaka, Olatz Perez de Viñaspre, German Rigau


Proiektu gehiago